Konpromisoa kalitatearekin

Santa Anan ahaleginak egiten ditugu egunero-egunero kalitatezko arreta ematen, eta, horretarako familien laguntza eta inplikazioa izaten dugu. Bestalde, erabiltzaileen eta senideen edozein iradokizun kontuan hartu ez ezik, gogobetetasun inkestak egiten ditugu urtero jakiteko zein aldetatik hobetu behar dugun.

Gainera, bikaintasuna bilatzen dugunez, urtero ikuskatzen gaituzte kanpoko zenbait enpresa espezializatuk.

2008an, ISO 9001:2000 arauaren ziurtagiria atera genuen. Arrakastaz gainditu ditugu ikuskaritza mordo bat, eta horri esker eskuratu ditugu ondoko ikuskapenetan ISO 9001:2008 eta ISO 9001:2015, azken hau indarrean gaur egun.

KALITATE POLITIKA

  • Egoitzak ematen dituen zerbitzu guztiak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzea, kalitate eredu batean oinarrituta, eta etengabe hobetzen saiatzea, kudeaketa sistemaren eraginkortasuna barne.
  • Ongizate eta bizikidetza giroa sustatzea, pertsonari errespetu sakona erakutsita.
  • Erabiltzaileak arreta ikuspegi integral batetik ematea, banakako segimendua eginda Banakako Arreta Planaren bitartez.
  • Baliabidea komunitatean integratzea eta erabiltzaileak komunitatearen parte izatea.
  • Barne partaidetza sustatzea erabiltzaileen eta haien familien bitartez.
  • Egoiliarren eta familiakoen atsegin erabatekora iristea, kontuan harturik, horretarako, zer-nolako arau etikoak eta profesionalak aplika daitezkeen kasu bakoitzean eta betiere bermaturik informazioaren eta datuen isilpekotasun erabatekoa.
  • Eskakizun guztiak betetzen direla ziurtatzea, legezkoak eta arauzkoak barne.
  • Kudeaketaren efizientzia eta eraginkortasuna bermatzea, baliabideak optimizatzea eta kudeaketa ahal den erarik gardenenean egiten dela ziurtatzea.
  • AAKPK plana ezartzea eta eguneratuta izatea, elikadura arriskuak prebenitzeko mekanismo eraginkor gisara.